kiroLA

'Kirol Haerria' jaialdia: euskal kirolaren festa handia

2009ko abenduaren 21a
10:59
Entzun 00:00:0000:00:00
Igandea, hilaren 27a, egun handia izango da euskal kirolarentzat, euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko Kirol Haerria jaialdia ospatuko dutelako. Donostiako Belodromoan izango da festa, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa da.

Jaialdian arlo askotariko kirolariek parte hartzeaz gain bertsolariek, musikariek eta pailazoek ere euren tartea izango dute. Harri-jasotzaileek ekitaldiko une sinbolikoenean parte hartuko dute. Izan ere, Koldobika Jauregik egindako harria altxatuko dute.

1.800 kirolari inguruk bat egin dute Euskal Herria kontutan hartuz, kirola euskal herritar gisara egiteko aldarrikapenarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.