«Kontent nago, azkenean erabaki zuzena hartu dutelako»

2011ko ekainaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Buruz buruko finaleko polemikan azken uneko gonbidatua izan zen Bengoetxea, eta une haiek ez ziren gozoak izan. Azkenean, baina, lasaitasuna itzuli da bere egunerokora. «Kontent nago, azkenean erabaki zuzena hartu dute». Kontraesanak bere buruan buelta zebiltzan, eta Xalaren azalpenek areagotu egin zituzten. «'Nik ezer egiten dut hemen', pentsatzen nuen. Gainera, ni Xalarekin nengoen. Are gehiago ez ziotela entzun eta bere probak ez zituztela ikusi jakinda». Enpresak eta arautegiak jokatzera behartzen zuten, baina berak ez zuen bere finala bezala sentitzen. «Kanporatua izan eta itzultzea... nik uste dut irabazita ez zela berdina izango, ezta galduta ere». Dena den, inoiz ez zen errudun sentitu, eta ez du uste hala ikusi dutenik. «Pilotazaleak bazekien ez ni ez Aimar ez ginela gertatzen ari zenaren erantzuleak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.