Europako errugbi txapelketak iragartzeko Bilboko Udalak egin duten bideo ofizialean gizonezkoak bakarrik ageri dira. Konforme ez, eta beraiek ere jokatzen dutela aldarrikatzeko, beste bideo bat egin dute Gernikako, Getxoko, Bilboko eta Eibarko taldeetako emakumezkoek.
Gizonezkoak bakarrik ageri diren bideoa Bilbon dago grabatuta, kalean. Zebra bidean, oinezkoen kaleetan eta antzeko lekuetan ageri dira jokalariak elkarri baloia pasatzen eta errugbiko jokaldiak egiten.
[youtube]https://youtu.be/rZXcRKEvud4[/youtube]
Gernikako, Getxoko, Bilboko eta Eibarko taldeetako emakumezkoek antzeko bideoa egin dute, Bilbon grabatu dituzte zati batzuk eta baita herrietan ere. Itsasora jauzika, Getxoko Portu Zaharrean... Eta gizonezkoenean ageri den bezala, ume bat ageri da, baloiarekin.
Esaldi bat du hasieran: "Kontua ez da nork emango didan baimena, baizik eta nork geldiaraziko nauen". Eta beste bat bukaeran: #GukEreJolastenDugu