Arrauna

Kontxako Bandera, Castrora

Atzo Orio izan zen onena. Emakumezkoetan Galiziak irabazi du bandera.

2008ko irailaren 15a
14:11
Entzun 00:00:0000:00:00
Castrok irabazi zuen atzo Kontxako Bandera, Donostian. Iragarria zegoen, aurreko igandean hemezortzi segundoko aldea lortu zuelako. Kontxako laugarren garaipena du.

Atzo Orio izan zen irabazle (19.27.58). Hiru segundoko aldea kendu zion bigarrenari, Castrori. Urdaibai hamahirura heldu zen, Astillero hemezortzira.

Beste txandan San Pedro irabazle (19.57.00). Hondarribia, Tiran eta Donostiarra iritsi ziren gero.

Sailkapen nagusian Orio geratu da bigarren, 21 segundora. Urdaibai hirugarren (27ra), Astillero laugarren (33ra), Hondarribia bosgarren (57ra), San Pedro seigarren (58ra), Tiran zazpigarren (2.02ra), Donostiarra zortzigarren (4.13ra).

Emakumezkoetan, berriz, Kontxako lehen Banderan, Galizia izan zen garaile atzo (11.35.80). Astillero bigarren (bost segundora), Getaria-Zumaia hirugarren (zortzira), Hondarribia laugarren (hemezortzira).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.