Futbola

Kopako finalerako 14.800 sarrera zozketatuko ditu Athleticek bazkideen artean, apirilaren 14an

2009ko martxoaren 24a
20:14
Entzun 00:00:0000:00:00
Athleticen zuzendaritzak Espainiako Kopako finalerako dauzkan 18.500 sarreretatik 14.800 sarrera bazkideen artean zozketatuko ditu apirilaren 14an. Sarreraren bat eskuratu nahi duten bazkideek martxoaren 30etik eta apirilaren 8a arteko epea dute izena emateko. Athleticek 34.300 bazkide ditu. Gainerakoak taldearen inguruko konpromisoen artean banatuko dituzte. Gaur arratsaldean egin duten bileran hartu dute erabakia.

Sarreren salneurria 50 eta 140 euro bitartekoa izango da.

Bartzelona izango du Athleticek aurkari finalean, maiatzaren 13an (asteazkena), Valentzian (Herrialde Katalanak). 22:00etan hasiko da, Mestalla zelaian, eta Tele5 telebista kateak zuzenean emango du.

Bartzelonari ere 18.500 sarrera eman dizkio Espainiako Futbol Federazioak. Valentzian bertan hiru bat mila sarrera jarriko dituzte salgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.