Irudia.Londres
KOSTATA IRABAZI DU SERENA WILLIAMSEK
Serena Williams ari da sumatzen urtebeteko etenaldia, eta espero baino gehiago ari zaio kostatzen sasoia hartzea. Atzo erakutsi zuen berriro, sufrituta gainditu baitzuen Aravane Rezai frantziarra Wimbledon torneoko lehen kanporaketan. Estatubatuarrak hiru set behar izan zituen garaipena lortzeko: 3-6, 6-3 eta 1-6. Eguneko beste partidetan, ez zen ezusteko aipagarririk izan. Caroline Wozniacki, Victoria Azarenka, Petra Kvitova, Novak Djokovic, Roger Federer eta Andy Roddick erraz sailkatu ziren bigarren kanporaketarako faboritoen artean. Argazkian, Serena Williams, amorratuta, huts bat egin ondoren, atzo, Rezairen aurkako norgehiagokan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu