Kris Boeckmans belgikarrak irabazi du Le Samyn klasikoa, esprintean

2015eko martxoaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TXIRRINDULARITZA. Azken zuzengunean erabaki zen atzo Belgikan jokatutako Le Samyn klasikoa, eta azken metro horietan etxeko txirrindulari bat nagusitu zen: Kris Boeckmans (Lotto-Soudal). Belgikarra izan zen indartsuena harbidez betetako ibilbide gogorrean. Haren herrikide Gianni Meersman (Ettix-Quick Step) eta Christophe Laporte frantziarra (Cofidis) sailkatu ziren haren atzetik helmugan. Boeckmansek denboraldiko bigarren garaipena du atzokoa, aurretik Bessegesko Izarreko etapa batean nagusitu baitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.