Kruopis irabazle Polonian, eta Kwiatkowski lider
TXIRRINDULARITZA. Aidis Kruopis lituaniarrak (Orica-Greenedge) irabazi zuen atzo Poloniako Itzuliko laugarren etapa, esprintean Ben Swift ingelesari (Sky) eta Theo Bos herbeheretarrari (Rabobank) aurrea hartuta. Sailkapen nagusian, lider aldaketa izan da. Michal Kwiatkowski poloniarrak (Omega) lehen postua kendu dio Moreno Moser italiarrari (Liquigas). Bi segundo daude bien artean.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu