Saskibaloia

Lagun Aro aste honetan hasiko da entrenatzaile bila

Pablo Lasok hunkituta utzi du Donostiako taldea.

Iñaki Lasa Etura.
2011ko ekainaren 22a
15:31
Entzun 00:00:0000:00:00

Entrenatzaile gabe geratu da Lagun Aro GBC, Pablo Lasok atzo Real Madrilen eskaintza onartu ondoren, eta Gorka Ramoneda Donostiako klubeko presidenteak gaur onartu du operazioa "oso azkarra" izan dela eta oraindik ez dutela ziur zein izango den hurrengo entrenatzailea. Ordezko bila hasi aurretik bi-hiru eguneko tartea hartuko dutela azaldu du.

Bilatzen ari diren profila Lasorenaren "oso antzekoa" izango dela adierazi du Ramonedak, eta uste du erabakia "azkar" hartuko dutela.

Hunkituta esan dio agur taldeari Lasok gaur Donostian, Illunben egin duen prentsaurrekoan. Lau urtez bertan aritu ostean, gaurkoa berak egindako "prentsaurrekorik gogorrena" izan dela aitortu du. Pozik agertu da urte hauetako lanarekin: "Lau urte hauetan taldea hobetzen lagundu dut". Aurki Madrilen hasiko duen erronka "aurrerapauso" gisa ikusi du.

Ramonedak eta Lasok esker oneko hitzak izan dituzte batak bestearekiko, eta zorte ona opa diote elkarri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.