Mailari eusteko borrokan, irabaztea da kontua. Gol asko sartuta edo izugarri sufrituta, baina irabazi egin behar da. Lagunak Valladolid baino talde sendoagoa da, eta nafarrek hala erakutsi zuten lehen fasean, Valladoliden 0-1 irabazi zutelako, eta Barañainen 4-1. Atzo orduan baino dezente gehiago sufritu behar izan zuten etxean, baina 1-0 irabazita, hiru puntu gozo eskuratzeko gai izan ziren. Jokatutako hiru partidetatik bi irabazita, geroz eta urrunago ditu Lagunak-ek azken lau postuak.
Eibarrek gaur jokatuko du mailari eusteko hirugarren jardunaldiko partida, etxean, Valentziaren aurka (12:00). Oso partida zaila da, baina gipuzkoarrek irabazi beharra daukate, jokatutako bi partidak galdu egin dituztelako. Gaur jokatuko dira, era berean, Sant Gabriel-Athletic eta Reala-Prainsa Zaragoza titulurako lehiarako partidak.
Lagunak-ek urratsa egin du, Valladolidi irabazita
Nafarrek 1-0 irabazi diote C multzoko azken sailkatuari, eta mailari eusteko bigarren pausoa eman dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu