Saskibaloia

Lakers berriz ere aitzinetik jarri da NBAko Mendebaldeko finalean

Phoenixi 103-101 irabazi eta 3-2ko abantaila du orain.

2010eko maiatzaren 28a
13:55
Entzun
Los Angeles Lakers egungo NBAko txapelduna Mendebaldeko finalean aitzinetik jarri da berriz ere. Phoenix Sunsi 103-101 irabazi dio bart etxean, eta kanporaketa 3-2 dago orain Kaliforniakoen alde.

Lehia estua jokatu dute bi taldeek. Hiru segundoren faltan Phoenixeko Jason Richardsonek hirukoa sartu eta partida berdindu du -101-101-. Azken jokaldian, ordea, Lakerseko Ron Artestek sartutako saskiratzeak finala jokatzetik garaipen bakarrera paratu ditu Kaliforniakoak.

Lakerseko Kobe Bryantek 30 puntu sartu ditu eta 11 errebote harrapatu. Pau Gasol bere taldekideak, berriz, 21 puntu sartu ditu eta bederatzi errebote harrapatu. Phoenixen aldetik Steve Nash izan da onena -29 puntu eta 11 asistentzia-.

Los Angelesen jokatutako lehen bi partidetan 2-0 aurreratu zen Lakers, baina Phoenixek etxean jokatutako biak irabazita kanporaketa berdintzea lortu zuen.

Ekialdeko finalean Boston Celtics 3-2 ari zaio irabazten Orlando Magici.

Los Angeles Lakers 103. Fisher (22), Kobe Bryant (30), Artest (4), Pau Gasol (21), Bynum (2); Odom (17), Brown (2), Farmar (0), Walton (0), Vujacic (5).

Phoenix Suns 101. Nash (29), Richardson (12), Grant Hill (10), Stoudemire (19), Lopez (0); Frye (14), Dudley (10), Barbosa (2), Amundson (2), Dragic (3), Collins (0) .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.