Lakersek aurrea hartu du Mendebaldeko finalean
SASKIBALOIA. Los Angeles Lakersek 128-107 irabazi zion herenegun gauean Phoenix Sunsi, NBAko Mendebaldeko finaleko lehen partidan. Suns 0-7 aurreratu zen markagailuan, baina Lamar Odom sartu zen kantxan, eta Lakers hobeto jokatzen hasi zen. Izarra, ordea, Bryant izan zen. 40 puntu sartu zituen, eta seigarrenez jarraian 30 baino gehiago.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu