Lakersek ligako lehen partida galdu du, Nuggetsen aurka (112-118)

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Los Angeles Lakersek, iragan sasoiko NBAko txapeldunak, denboraldiko lehen partida galdu du Denver Nuggetsen aurka (118-112). Etxeko taldea argiago aritu zen azken minutuetan, eta aldeko 11-0 partzialarekin amaitu du partida. Denverrekoen jokalari onena Carmelo Anthony hegalekoa izan da, 32 puntu eta 13 erreboterekin, eta ordezko jokalariek 43 puntu lortu dituzte. Gauzak hala, New Orleans Hornets da partidarik galdu gabe jarraitzen duen talde bakarra.

NBAko azken jardunaldiko beste partida esanguratsuan, Boston Celticsek 112-107 irabazi dio Miami Heati. Iragan sasoiko txapeldunordeek jokaturiko bi partidak irabazi dizkiete James, Wade eta Boshen taldeari. Bostonen Jamesek bakarrik eman du bere maila, 35 punturekin, Wadek, berriz, oso gaizki jokatu du. Irabazleen aldetik, Allen beteranoa izan da onena, zazpi hiruko saskiratze eta 35 punturekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.