Saskibaloia

Lakersen eta Celticsen erreakzioa

Irabazi egin dute bigarren kanporaketako bigarren partida, aurrena galdu ostean.

2009ko maiatzaren 7a
18:00
Entzun 00:00:0000:00:00
NBAko iazko finalista Los Angeles Lakersek eta Boston Celticsek -honek irabazi zuen titulua- galdu egin zuten bigarren kanporaketako lehen partida, etxean, baina bart erreakzionatu egin dute, irabazi egin dutelako. Lakersek 111-98 hartu du mendean Houston Rockets eta Celticsek 112-94 Orlando Magic. Bana daude bi kanporaketetan.

Kobe Bryant hegala eta Pau Gasol pibota izan dira Lakerseko jokalaririk onenak: 40 puntu Bryantek eta 22 puntu eta 14 errebote Gasolek. Houstoneko onena, Ron Artest hegala: 25 puntu.

Celticseko onenak, Rajon Rondo basea (15 puntu, 18 asistentzia eta 11 errebote), Eddie House basea (31 puntu) eta Ray Allen hegala (22 puntu). Orlandon Dwight Howard pibota (12 puntu eta 12 errebote), Rashard Lewis hegala (17 puntu) eta Mickael Pietrus pibota (17 puntu) nabarmendu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.