laburrak, esanak, datuak

Lampard: "Orain hasten da mundiala"

2010eko ekainaren 24a
09:39
Entzun
LABURRAK

- AEBetako telebista kateak gustura ikusleen jarraipenarekin. AEBetako selekzioa final-zortzirenetara sailkatu da eta hango telebista kateak gustura daude. AEBetan Munduko Kopako partidak gazteleraz emateko eskubidea Univision kateak du eta, honen arabera, atzoko AEB-Aljeriak ikusle kuota handia izan zuen biztanleria hispano garrantzitsua duten hirietan: New York, Los Angeles, Chicago, San Frantzisko, Houston, Miami edo Orlandon. Seattle, Portland, Denver, Filadelfia eta Bostonen ere jende askok ikusi zuen neurketa.

- Diziplina Batzordeak ez du Villa zigortuko. Hondurasen kontrako partidan kolpea eman zion eskuarekin David Villa Espainiakoak Emilio Izaguirre Honduraskoari aurpegian. Telebistako irudietan garbi ikusten da, baina epaileak ez zuen ikusi, eta Hondurasek protesta egin zuen FIFAko Diziplina Batzordearen aurrean. Atzo jakinarazi zuen Batzordeak ez diola Villari inolako zigorrik ezarriko. "Kasua aztertu dugu, eta ez dugu horretarako arrazorik ikusi".

ESANAK

- Oscar Tabarez (Uruguaiko hautatzailea). "Munduko Kopa ez da noblezia tituludunen arteko lehia bat. Errendimenduak balio du hemen, eta, horren arabera, AEBak hobeto ari dira Ingalaterra baino".

- Franz Beckenbauer (Alemaniako jokalari ohia). "Ingalaterra baino indar handiagoz ikusten dut Alemania".

- Alvaro Arbeloa (Espainiako jokalaria). "Mundialera irabaztera etortzen zara, ez joko politari buruzko klaseak ematera".

- Radomir Antic (Serbiako hautatzailea). "Kanpoan geratu gara baina nire mutilei ezin diet ezer leporatu".

- Fernando Muslera (Uruguaiko jokalaria). "Uruguaitarrok partida zailetan plus bat izaten dugunez, ez gaituzte nahi aurkari bezala".

- Jacob Zuma (Hegoafrikako presidentea). "Kanpora gelditu arren, Hegoafrikako Gobernuak eskatu nahi die hiritarrei segi dezatela Munduko Kopan gogotsu. Azken batean hau gure Munduko Kopa da".

DATUAK

- 24 milioi euro txapeldunari. Aurtengo Munduko Kopa irabazten duen selekzioari 30 milioi dolar (24.435. 941 euro) emango dizkio FIFAk. Inoiz banatu duen diru kopururik handiena da finalekoa, eta inoizko handiena Munduko Kopan aritzeagatik taldeen artean banatuko duena ere: 420 milioi dolar (342.101.025 euro).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.