ERRUGBIA. MIARRITZE

Lapurtarrek hamabostekorik sendoenarekin ekingo diote Top 16ari etzi, Beziersen

MIARRITZE
2003ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Munduko Kopa hasiko da bihar, Australian, baina horregatik ez da gibeleratuko Frantziako Top 16 Liga Xapelgoa, eta hiru jardunaldi jokatuko dituzte. Hala, Miarritzek Beziersen jokatuko du, larunbatean (19:30). Astebete barru Montauban hartuko du eta, hirugarren neurketa, Narbonan ukanen du. Gero, hilabeteko etenaldia ukanen du xapelgoak Mundialagatik. Halere, lapurtarrek Sud Radio Challengeko final-laurdenetan murgilduko dira final-laurdenetako kanporaketa jokatzeko, Perpinyaren aurka, Aguileran.

Beraz, Marritzek ez du betarik ukanen pausaldirik hartzeko. Ligaren estreina, ustez, aski egokia ukanen du, Beziersen eta Montaubanen aurka jokatuta. Beziersen aurka birritan jokatu du Sud Radio Challengean. Han 15-15 egin zuten ados, eta joan zen larunbatean, 25-0 irabazi zuten lapurtarrek.

Emaitza horiekin pentsa liteke neurria hartua diola Miarritzei Mediterraneoko taldeari. Dena den, egun duen hamabostekorik indartsuena eramango dute miarriztarrek Beziersera. Etxeberria izango da hutsune nagusia, larunbatean zelaia utzi behar izan baitzuen kolpatuta, eta ez da behar bezala osatu; ezta Baget 3. lerroa ere. Bestetik, Lievremont jokatzeko moduan izango da aitzinean, eta gibelean, Bidabe eta Bernat-Salles.

Marluren estreina

Gaur atseden eguna ukanen dute miarriztarrek, ohi bezala, eta bihar 08:30ean abiatuko dira Beziersera. Arratsaldean entrenamedu saioa egingo dute, eta han finkatuko dute hasierako hamabostekoa Pacok eta Lagisquetek. Jokalari zerrenda: Menieu, Gonzalez, Avril, Nauroy, Couzinet, Chouchan, Lievremont, Milheres, Dupuy, Peyrelongue, Bidabe, Stcherbina, Bousses, Bernat-Salles, Marlu, Fitzgerald, Campo, Manent, Soucaze, Mazas, Maillard, Gobelet.

Jakina da internazionalak Munduko Kopan ariko direla; hots, Betsen, Yachvili, Brusque eta Thion Frantziarekin, eta, Balan eta Tonita Errumaniarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.