Lasarte: «Indartsu eta ausart jokatu behar dugu»
REALA. Real Madrilen aurkakoa «istripua» izan zela esan, eta Osasunaren aurka eurek dakiten bezala jokatzeko eskatu zien atzo Martin Lasartek jokalariei. «Indartsu eta ausart jokatu behar dugu». Partida hasiera «oso garrantzitsua» izango dela azpimarratu zuen, eta Iruñean jokatutako partida —3-1 amaitu zen— «orain arteko partidarik txarrenetakoa» izan zela gaineratu zuen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu