Laso-Imaz eta Peña II-Eskiroz arituko dira gaur, Hendaian

Lasok eta Imazek lau garaipen daramatzate jarraian, eta Eskirozek bigarrenez hartuko du Mariezkurrenaren tokia

Unai Laso eta Jon Ander Peña joaneko partidan. JON URBE/FOKU.
2023ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA. Hendaian (Lapurdi) hasiko da, gaur, Binakako Txapelketako hamargarren jardunaldia. Laso-Imaz eta Peña II.a-Eskiroz arituko dira nor baino nor, bi bikoteek azken partidak irabazi ostean. Bien artean bi garaipenen aldea besterik ez dago, baina helburu desberdinekin ari dira lehian gaur-gaurkoz. Lasok eta Imazek bi puntura dituzte Elordi-Zabaleta liderrak, eta azken lau partidak jarraian irabazita, lehen postu horrekin amets egiten dute oraindik.

Hala ere, aurkariek ere bigarren garaipena lortu nahi dute erreskadan. Mariezkurrenak min hartuta jarraitzen du, eta gelditzea erabaki du. Haren ordez Eskiroz arituko da, iragan asteburuan egin zuen bezala. Baikok beste aukera bat eman dio Etxebarrin (Bizkaia) ondo aritu ondoren —22-15 hartu zituzten mendean Jaka eta Aranguren—, eta laugarren garaipena lortu zuten. Hala ere, tentuz ibili beharko dute, zazpigarren postua bi puntura baitaukate oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.