Berriz ere Lauko Finalean egoteko pauso handia eman zuen atzo gauean Tau Baskoniak Gasteizen, final-laurdenetako lehen partida irabazi egin ziolako Partizani: 74-66. Bihar jokatuko dute honen etxean bigarren partida, Belgraden (20:00), eta bart abiatu da hara Tau, Lauko Finaleko txartela lortzeko asmoz -nahikoa du beste bat irabaztea-.
Neven Spahija Tauko entrenatzailearen iritziz, "defentsa ona" gakoa izan da atzo irabazteko. Dusko Vujosevic Partizaneko entrenatzaileak dio euren etxean hobeto jokatu beharko dutela. "Gainera, uste dut hobeto joka dezakegula".
Madrilen izango da aurten Lauko Finala, maiatzaren 2tik 4ra.
Saskibaloia
Lauko Finaleko txartela lortzeko asmoz abiatu da Tau Belgradera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu