Lehen aldiz sartu dizkiote lau gol Bravori Anoetan

2010eko azaroaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
REALA. Realeko jokalariek burumakur amaitu zuten herenegun Atletico Madrilen aurkako partida, tartean Claudio Bravok. Atezain txiletarrak inoiz ez zituen horrenbeste gol jaso Anoetan, ezta 2006-2007ko sasoian ere, Realak maila galdu zuen denboraldian, alegia. Orduan bi aldiz jaso zituen hiru gol etxean, Sevilla eta Zaragozaren aurka (1-3). Realak, berriz, bost urte baino gehiago zeramatzan etxean lau gol jaso gabe, 2004-2005eko denboraldian Vila-realek 0-4 irabazi zionetik. Orduan oso gaizki aritu ziren txuri-urdinak. Herenegun askoz hobeto aritu ziren, baina, hala ere, lau gol jaso zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.