EUROKOPA

Lehen hiru puntuak eskuratu ditu Suitzak

1-0 irabazi dio Albaniari.

Suitzaren eta Albaniaren arteko partidako une bat. EFE
2016ko ekainaren 11
10:48
Entzun 00:00:0000:00:00

Balentria egin zuen Albaniak Eurokopakoa azken faserako sailkatuta, baina errealitatera jaitsi du Suitzak. Bosgarren minuturako Scharrek egin du gola suitzarrentzat, eta gol hori nahikoa izan dute hiru puntuak lortzeko. Sufritu du hala ere, aukera argiak izan baititu bigarren zatian Albaniak markagailua berdintzeko. Bigarren zati osoan hamar jokalarirekin aritu da Albania, Cana kapitaina egotzi baitu epaileak 37. minutuan, bi txartel hori erakutsita.

A multzoan, beraz, hiruna punturekin daude Suitza eta Frantzia, eta punturik gabe Albania eta Errumania.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.