FUTBOLA

Lehen Mailatik gertuago dago Osasuna

Iruñeko taldeak 2-3 irabazi dio Gimnastici Tarragonan, eta horri esker, maila nagusira jokatzeko azken kanporaketarako sailkatu da.

Osasunako jokalariak, zaleekin bigarren gola ospatzen. JAUME SELLART / EFE
2016ko ekainaren 11
10:02
Entzun

Osasunak beste urrats bat egin du bi urte geroago Lehen Mailara itzultzeko. Enrique Martin Monrealek entrenatutako taldeak Gimnastic kanporatu du maila nagusira igotzeko lehen kanporaketan. Joan zen asteazkenean, joanekoan, Sadarren, 3-1 irabazi zion, eta gaur, Nou Stadin, berriro hartu du mendean (2-3). Beraz, azken kanporaketa jokatuko du datorren astean. Asteazkenean, joanekoa jokatuko du, Sadarren, eta astebete barru, itzulikoa, etxetik kanpo. Noren aurka jokatuko duen falta da zehazteko. Kordoba edo Girona izango da aurkaria. Bi taldeok bihar 19:00etan jokatuko dute itzulikoa, Gironan (Herrialde Katalanak). Joanekoan, 2-1 nagusitu zen Kordoba.

Gaurko partidari dagokionez, gorritxoak nagusi izan dira berriz ere. Hala ere, etxekoek sartu dute lehen gola. Naranjok egin du, zazpigarren minutuan. Golak apur bat jota utzi du Osasuna, baina minutuek aurrera egin ahala, lortu du kolpeari buelta ematea. Hala, David Garciak banakoa sartu du 32. minutuan, buruz. Golak min handia egin dio etxeko taldeari, luzapena behartzeko gutxienez beste bi gol sartu behar baitzituen. Gorritxoak izan dira, ordea, bi gol sartu dituztenak. Javier Flañok, lehena, 54. minutuan, eta Mikel Merinok bigarrena, 74. minutuan. Muñizek jarraian sartutako golak ez du ezer aldatu.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.