Hiru partidako ligaxkan azkenak argitu ohi du dena, baina bigarrenak ere zeresan handia izan ohi du. Lau eta Erdiko Txapelketan, gaur hasi eta astelehena bitarte jokatuko da final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldia, eta itxura du kontu bat baino gehiago argituko dela. Are gehiago aintzat hartuta lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dutela batetik, eta galtzaileek bestetik. Bigarrenez irabazten dutenek eskura izango dituzte finalerdiak. Galtzaileak, ordea, ia aukerarik gabe geratuko dira.
Irabaziz hasi ziren pilotarien arteko partidak jokatuko dituzte gaur. Bergaran (Gipuzkoa), Jokin Altuna eta Peio Etxeberria ariko dira. Altuna III.ak kostata irabazi zion Aitor Elordiri: 22-17. Etxeberriak, ordea, askoz gutxiago sufritu zuen Oinatz Bengoetxeari irabazteko: 22-8. Iruñean, berriz, Joseba Ezkurdia eta Mikel Urrutikoetxea ariko dira. Ezkurdiak nagusitasunez irabazi zion Unai Lasori: 22-9; Urrutikoetxeak, aldiz, ederki sufrituta Erik Jakari: 22-18.
Lehen partida irabazi zuten pilotariak elkarren aurka ariko dira gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu