Artola-Imaz 19-22 Peña II.a-Albisu

Lehen puntua Peña II.a eta Albisurentzat

Gogotik lan egin behar izan dute Artola-Imazi irabazteko. 15-11 atzetik joan dira.

(ID_13381847) (Jaizki Fontaneda/@FOKU) 2023-11-26, Segura. Pilota, Binakako txapelketa
Artola eta Peña II.a, gaur, Seguran (Gipuzkoa).
Paulo Ostolaza.
2023ko azaroaren 26a
20:51
Entzun

Segurako (Gipuzkoa) Baratze frontoia leporaino bete da gaur, Binakako Txapelketako lehen jardunaldian. Han elkartutakoek neurketa luzea eta lehiatua ikusi dute, eta, azkenean, Peña II.a eta Albisuren garaipena (19-22) ere bai. Partida hiru laurdenetan markagailuan atzetik izan dira, baina garaiz erreakzionatu dute, eta hobeak izan dira azken tantoetan.

Artola eta Imaz 15-11 aurreratu dira. Artolak konfiantzarekin dabilela erakutsi du, eta fin ibili da tantoak amaitzean. Azken tantoetan, ordea, Albisu nagusitu eginda atzeko koadroetan, eta Peñaren bi gantxo erabakigarriak izan dira. Azken lau tantoak jarraian egin dituzte urdinek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.