Txirrindularitza

Leipheimerrentzat Vueltako erlojupekoa eta lidergoa

Sailkapen nagusian bi segundo kentzen dizkio Chavanel bigarrenari, 30 Valverderi, 47 Contadorri, 1.27 Sastreri. Antoni 2.17. Larunbatean eta igandean mendia izango dute.

2008ko irailaren 3a
17:56
Entzun
Levi Leipheimerrek irabazi du gaur Espainiako Vueltako bosgarren etapako erlojupekoa -Ciudad Real-Ciudad Real, 42,5 kilometro-, eta lider jarri da. Christian Chavanel izan da bigarren, hamabi segundora. Hirugarren, Miguel Quinziato, 33ra.

Alberto Contador Italiako Giroko garaileak 49 segundo galdu ditu, Alejandro Valverdek 59, Carlos Sastre Frantziako Tourreko irabazleak 1.30. Igor Antonek 2.35.

Sailkapen nagusian, Leipheimerrek bi segundo kentzen dizkio Chavanel bigarrenari, 30 Valverde hirugarrenari, 47 Contadorri, 1.27 Sastreri. Antoni 2.17 -hamabigarren dago-, Mikel Astarlozari 2.26 -hemezortzigarren-.

Bihar korrituko dute itzuliko seigarren etapa: Ciudad Real-Toledo(150,1 kilometro). Hirugarren mailako mendate bat izango dute, etaparen erdialdera.

Etzi atseden eguna edukiko dute, eta larunbatean eta igandean, mendiko etapak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.