Futbola

Levanteko atezainak ez du igandean hauteskunde mahaian egon beharko

Arrasatekoa da Aitor Fernandez eta hauteskunde mahaiko presidentearen ordezko izatea egokitu zaio bihar, Levantek eta Athleticek partida jokatzen duten egun berean.

Aitor Fernandez atezaina, artxiboko argazki batean. MIGUEL ANGEL POLO, EFE
2019ko azaroaren 9a
13:58
Entzun

Hauteskundeetan asko izaten dira mahaia osatzeko deituko ote dituzten beldur izaten direnak, eta baita deitutakoan han egon beharra saihesten saiatzen direnak lana, osasuna edo bestelakoak argudiatuta. Horixe bera gertatu zaio Aitor Fernandez Levanteko atezainari. Arrasatekoa da bera, eta zozketan hango hauteskunde mahaietako batean egotea egokitu zaio futbolariari.

Hauteskunde egunean, bihar, Athleticen aurkako partida du Levantek eta atezain lanetan aritzekoa zen Fernandez. Hori dela eta, helegitea jarri du taldeak argudiatuz ordezko atezaina gaixo dagoela eta Fernandezek mahaian egon behar badu hirugarren batek hartu beharko duela haren tokia.

Erabakia gaur jakinarazi du Hauteskunde Batzordeak, eta taldeak berak zabaldu du Twitterren: " Albiste onak. Hauteskunde Batzordeak salbuetsi egin du Levanteko atezain Aitor Fernandez Arrasateko mahaian ordezko izatetik. Bihar ikusiko dugu elkar San Mames berrian".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.