tenisa

Li Na, Roland Garroseko txapeldun

6-4 eta 7-6 irabazi dio Francesca Shiavone iazko garaileari.

2011ko ekainaren 4a
17:52
Entzun 00:00:0000:00:00

Li Na da emakumezkoen Roland Garroseko txapeldun berria, gaur Parisen finalean Francesca Shiavone iazko garailea 6-4 eta 7-6 gaindituta. Ordubete eta 48 minutu iraun du partidak.

Grand Slameko torneo bat bakarkakoan irabazi duen Txinako lehen tenislaria da Li Na.

Orain arte txapelketa txikiagoak lortuak zituen: Canton (2004), Gold Coast (2008), Birmingham (2010) eta Sydney (2011). Aurten Australiako Irekiko finalera sailkatu zen, baina Kim Clijsters nagusitu egin zitzaion.

Munduko sailkapenean laugarren postuan jarriko da orain.

Gizonezkoen finala bihar izango da: Nafael Nadal-Roger Federer.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.