Futbola

Lillok hartuko du Eizmendiren postua Realean

Badiola presidenteak gaur jakinarazi dio erabakia orain arteko entrenatzaileari, Euskadi Irratiak esan duenez.

2008ko apirilaren 2a
19:02
Entzun 00:00:0000:00:00
Juanma Lillo (Tolosa, Gipuzkoa) izango da Realeko entrenatzaile berria, Jose Ramon Eizmendiren (Ikaztegieta, Gipuzkoa) partez, Euskadi Irratiak arratsaldean esan duenez. Iñaki Badiola Realeko presidenteak eta Eizmendik eguerdian bilera egin dute, eta orduan jakinarazi dio klubeko buruak erabakia entrenatzaileari. Badiolak 20:00etan prentsaurrekoa emango du.

Urtarrilaren 18an hartu zuen kargua Eizmendik; Badiolak presidente postua lortu zuen urtarrilaren 3ko hauteskundeetan. Reala B entrenatzetik zetorren teknikaria, eta gaur presidenteak horra itzultzeko eskaini diola esan du Euskadi Irratiak.

Azkeneko hiru partidatan galdu egin du Realak, eta laugarren postuan dago Espainiako Bigarren A Mailan; hiru puntura dauka igoera postua. Igandean Donostian jokatuko du, Herculesen kontra.

Lillok, besteak beste, Salamanca, Tenerife etra Zaragoza Espainiako taldeak entrenatu izan ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.