Futbola

Liverpool Ligako txapeldun, 30 urte geroago

Zortzi jardunaldi falta direla lortu du titulua, eta aurrenekoa da Ingalaterrako ligari Premier League deitzen zaionetik. Aurretik, hemezortzi bider zeukan irabazia liga. 

Zaleak, Anfield kanpoan, titulua ospatzen. LYNNE CAMERON, EFE
Aitor Manterola Garate.
2020ko ekainaren 26a
10:27
Entzun

Ingalaterrako eta munduko klub historikoenetako bat da Liverpool. Garaipen asko dauzka, baina bat falta zitzaion: Premier League (betiko Ingalaterrako liga). Izen hori hartu zuenetik, 1992tik, Anfield estadioko talde mitikoa garaikur hori lortu gabe zegoen. Bart hautsi da zaleei bolada amaigabea eta luzea egin zaiena. Zazpi jardunaldi falta dira lehiaketa amaitzeko, eta dagoeneko txapeldun da Jurgen Klopp alemaniarrak zuzentzen duen taldea. Lehiaketaren izena gorabehera, 19. titulua da herrialdeko ligan. 

Liga historikoa ari zen egiten Liverpool, koronabirusak etetera behartu baino lehen. Partida bakarra zeukan galduta 29 jokatu eta gero, eta etenaren ondorengo bi jardunaldi nahikoa izan ditu lehendik ere eskuetan zuen tituluaren jabe egiteko. Asteazkenean, 4-0 irabazi zion Crystal Palace taldeari, eta, atzo Manchester Cityk galdu egin zuenez Chelsearen aurka (2-1), 23 punturen koska dago bi taldeen artean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.