Llorente: «Lasaitasuna emango digute puntuek»

2010eko azaroaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
REALA. Azken hiru partidetan hiru gol sartu ditu Joseba Llorentek, eta puntu uzta oparoa izan dute opari gol horiek. Larunbatean 1-0 irabazi zion Realak Racingi, aurrelariaren golari esker, eta hondarribiarrak atzo onartu zuen taldea sailkapenean hain goian ikusita «nolabaiteko zorabioa» sentitzen dela. «Alde batetik, zorabioa sentitzen da inguruan zein talde dauden ikusita. Baina, behera begiratuta, jabetzen zara puntu kopuru horrek jardunaldi batzuetan goian egoteko aukera emango digula». Buruak lan handia egiten duela azaldu zuen Llorentek. «Horregatik, lasaitasuna emango digute puntuek».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.