Loebek sasoiko lehen garaipena nahi du Mexikon
RALLYAK. Mexikoko Rallya, Munduko Txapelketako bigarren proba, gaurtik igandera jokatuko da. Suedian jokatu zen lehenengoa, Hirvonen nagusitu zen han, eta Loebek seigarren amaitu zuen. Azken hori da aurten ere txapelketa irabazteko faboritoa, eta Mexikon irabaztea zer den badaki, bost aldiz nagusitu baita han.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu