Lopez faborito, gaur, Landerren kontra, final-laurdenetako partidan

Goikoetxeak aise irabazi zion Hernandezi herenegun, eta finalerdietara pasatu da

Erredakzioa
Donostia
2009ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Imanol Lopez zesta puntako erreferentzietako bat da jada. 25 urte bakarrik eduki arren, joko paregabea erakutsi du azkenaldian, eta faborito argia da gaur Landerren aurka, Markinan jokatuko den Munduko Txapelketakofinal laurdenetako partidan. Lander, ordea, ez da joango denbora pasa Markinako pilotalekura, eta gauzak ahalik eta zailenak ipintzen saiatuko da. Pilotari arriskutsua da, eta indar asko eduki ez arren, errematean oso trebea da. Aurrean jokatzen saiatuko da Lander, eta jokoa atzeko koadroetara eramaten ahaleginduko da Lopez.

Jada finalerdietan dago Goikoetxea zumaiarra. Pronostiko guztiak betez, 30-15 irabazi zion Hernandezi Markinan jokatutako partidan, herenegun.



Jaialdiak

OSTIRALEKO EMAITZAK

Markina. Erkiaga-Aritz 30; Lekue-Alberdi III.a 25. Goikoetxea 30; Hernandez 15.

ATZOKO EMAITZAK

Zarautz. Leiza-Iza 21 / Urrutikoetxea-Argote 22. Berasaluze VIII.a-Begino 22 / Olaizola II.a-Zearra 11.

Galarreta. Urtasun-Gaztelu 35; Endika-Aizpurua II.a 22. Urriza-San Miguel 40; Altuna II.a-Badiola 34. Uterga-Lizaso 40; Juaristi-Iriarte 30.

GAURKO PARTIDAK

Markina (17:00). Aimar-Felix / Erkiaga-Goitia. Lopez / Lander.

Tutera (17:00, ETB 1). Del Rey-Cecilio / Apezetxea-Lasa III.a. Martinez Irujo-Martinez Eulate / Gonzalez-Laskurain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.