saskibaloia

Loveren balentria

52.ez segidan gainditu du partida batean 10 puntu eta 10 errebote baino gehiagoko marka. Atzean utzi du Moses Maloneren marka.

2011ko martxoaren 10a
12:06
Entzun

Moses Malone NBAko pibot mitikoa gainditu du Kevin Love (2,08 metro, 22 urte) Minnesota taldeko jokalariak, denboraldi honetan 52.ez segidan gainditu duelako partida batean 10 puntu eta 10 errebote baino gehiagoko marka. Malonek 51 lortu zituen.

52. bikoitz hori bart erdietsi du Lovek, Indianaren aurka: 16 puntu eta 21 errebote, 27 minututan jokatuta. 101-75 irabazi du Minnesotak.

NBAko historian bederatzi jokalarik baino ez dute lortu denboraldi batean 50 bikoitzeko marka gainditzea: Kareem Abdul Jabbar, Elgin Baylor, Walt Bellamy, Wilt Chamberlain, Elvin Hayes, Jerry Lucas, Bill Russell, Moses Malonek eta Kevin Lovek.

Honek sasoi honetan 20,8 puntu daramatza batez beste eta 15,8 errebote —aurrena da atal horretan—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.