Txirrindularitza

Luis Leon Sanchezentzat Paris-Nizako 7. etapa eta lidergoa

Contadorrek mailot horia galdu du. Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchezek lasterketa utzi du, etapa korritzen ari zirela, belauna hanpatua izateagatik. Gaur Manosque eta Fayence artean korritu dute etapa.

2009ko martxoaren 14a
17:32
Entzun
Luis Leon Sanchezentzat (espainiarra, Caisse d'Epargne taldekoa) izan dira Paris-Nizako 7. etapa eta lidergoa, gaur Manosque eta Fayence artean korritutako etapan garaile izanda eta orain arteko liderra, Alberto Contador, atzean utzita.

Irabazleak 4:43:34ko denboran egin du 191 kilometroko ibilbidea, eta 49 segundoko aldea atera dio Toni Colom katalanari. Contador, ia hiru minutura iritsita, elastiko horia ez ezik lasterketa irabazteko aukerak ere galdu ditu. L.L. Sanchezek etaparen azken jaitsieran erasoa jo, eta horri eutsita ailegatu da aurrenekoa Fayenceko helmugara.

Sylvain Chavanel frantziarra laugarren izan da, eta sailkapen nagusian bigarren jarri da.

Samuel Sanchez erretiratu egin da

Lehenago, etapa korritzen ari zela, lasterketa uztea erabaki du Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak. Asturiarrak lasterketa lagatzea erabaki du, belauna handituta zeukalako, bigarren etapan hartutako kolpea ez baitzaio sendatu. Astelehenean medikuagana joango da.

Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia sailkapen nagusiko 7. postuan zegoen, Contador gaur arteko liderrarengandik 2:14ra.

Etaparen sailkapena

1. Luis Leon Sanchez (Espainia) Caisse d'Epargne. 4h43.34

2. Antoni Colom (Herrialde Katalanak) Katusha. 0.49ra.

3. Frank Schleck (Luxenburgo) Saxo Bank. Denbora bera.

4. Sylvain Chavanel (Frantzia) Quick Step. Denbora bera.

5. Jens Voigt (Alemania) Saxo Bank. 0.56ra.

6. David Moncoutie (Frantzia) Cofidis. 1:31ra.

7. Hubert Dupont (Frantzia) AG2R La Mondiale. Denbora bera.

8. Jurgen Van Den Broeck (Flandria) Silence Lotto. Denbora bera.

9. Christophe Morea (Frantzia) Agritubel. Denbora bera.

10. Amaël Moinard (Frantzia) Cofidis. Denbora bera.

Sailkapen nagusia

1. Luis Leon Sanchez (Espainia) Caisse d'Epargne. 28h05:45

2. Sylvain Chavanel (Frantzia) Quick Step. 1:09ra.

3. Frank Schleck (Luxenburgo) Saxo Bank. 1:21ra.

4. Alberto Contador (Espainia) Astana. 1:50ra.

5. Jens Voigt (Alemania) Saxo Bank. 1:59ra.

6. Antoni Colom (Herrialde Katalanak) Katusha. 2:16ra.

7. Kevin Seeldrayers (Flandria) Quick Step. 2:29ra.

8. Jonathan Hivert (Frantzia) Skil-Shimano. 2:57ra.

9. Juri Trofimov (Errusia) Bbox Bouygues Telecom. 3:37ra.

10. Christophe Le Mevel (Frantzia) Française d Jeux a 4:00.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.