Makua: «Orekatua izango da balantze ekonomikoa»
FUTBOLA. 2009-2010 denboraldiko balantze ekonomikoa «orekatua» izango dela jakinarazi zuen Fernando Garcia Makua Athleticeko presidenteak atzo, Isla Canelan. Izan ere, 61 milioi euro bildu dituztela adierazi zuen; horietako 17, telebista kontratuekin lortutakoak. Gainera, datorren sasoia «oso garrantzitsua» izango dela esan zuen, «estadio berriagatik edota telebista eskubideen negoziazioagatik».
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu