Futbola

Malaga eta Osasuna ados, Monrealengatik

2011ko ekainaren 10a
19:54
Entzun 00:00:00 00:00:00

Malaga eta Osasuna ados daude Natxo Monrealek Iruñea utzi eta Malagara joan dadin. Jokalariak bost denboraldirako kontratua sinatuko luke, eta Osasunak sei milioi euro inguru jasoko lituzke. Iruñeko taldeko ordezkariek baieztatuta daukate berria, baina gaineratu dute ez dagoela oraindik erabat itxita eta datorren astean egingo dutela ziurrenik ofizial. 

Monrealek 25 urte ditu, eta azken bost denboraldietan oinarrizko jokalaria izan da Osasunaren ezker hegaleko atzelari postuan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!