Arrauna

Malagan hasiko da aurten San Miguel Liga, ekainaren 28an

Bartzelonan bi aldiz abiatu ondoren, hirugarrenez abiatuko da Mediterraneoan.

San Miguel Liga, Bartzelonan, orain bi urte. AITOR MANTEROLA
2015eko apirilaren 15a
12:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskadi-Basque Country bandera jokatuko da ekainaren 28an Malagan. Hirrugarren aldiz jokatuko da estropada hori. San Miguel Liga lehenago ere abiatu izan da Kantauri itsasotik kanpo. Bartzelona, Zaragoza eta Bordele izan dira abiapuntu beste urte batzuetan. Aurten Mediterraneoan hasiko da, Donostiatik ia mila kilometrora.

San Miguel Ligak jakinarazi duenez, bidaia hori EKT eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren arteko ekordio batek ahalbidetu du, Jaurlaritzak helburu turistiko bezala sustatzen jarraitu nahi baitu Euskal Herrria.

Estropada ekainaren 28an jokatuko da, igandez, baina asteburu osoan zehar ekitaldiari loturiko sustapen ekintza ugari egingo dira, azken urteetan bizi izandako esperientzia indartzeko. Txapelketaren babesle nagusiak eta Malagako Udalak estropada hara eramateko ahalegin handia egin dutela gaineratu du San Miguel Ligak.

San Miguel Ligako lehen jardunaldi honetako estropadaren irteera nahiz amaiera La Malaguetako hondartzan izango dira, eta estropada eremua La Farola pasealekuarekiko paraleloan egongo da; orain arteko formatu berean jokatuko da, lau kale eta lau luze.

Txanda eta kaleen zozketa, aldiz, estropadaren aurkezpen ekitaldian egingo da. “Txapelketaren lehen jardunaldia gure ohiko lekuetatik hurrun hastearen ideia estrategikoaren jarraitzen dugu, San Miguel Ligaren zabalpena handitzen jarraitzeko. Bartzelonan egondako aurreko bi urteak oso onak izan dira” azaldu du Pedro Andueza, TKEko presidenteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.