Malumbresek ez du jarraituko Arraten
    ESKUBALOIA. Iñaki Malumbres atezainak ez du jarraituko Arraten. Heldu den ekainaren 30ean amaituko zaio Eibarko taldearekin daukan kontratua, eta hori ez berritzea erabaki du nafarrak. Jada badaki hurrengo sasoian non jokatuko duen, baina ez du jakinaraziko denboraldia amaitu bitartean. Zurrumurruen arabera, Portlandera, Cai Aragoira edo Alemaniako Ligako talderen batera joango da Malumbres.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            