Hamalau zortzimilakoak lortzen dituen lehen emakumea izateko helburua betetzetik gero eta hurbilago dago Edurne Pasaban (Tolosa, 1973) mendizalea. Izan ere, atzo goizeko lehen orduan Manasluko gailurra zapaltzea lortu zuen Espainiako telebistako Al filo de lo imposible espedizioko kideekin. Zehazki, Alex Chicon, Asier Izagirre, Mikel Zabalza, Esther Sabadell, Ferran Latorre eta Juanjo Gara izan ditu lagun.
Eguraldi txarraren ondorioz, behin baino gehiagotan atzeratu behar izan dute gailurra iristeko saioa, baina, azkenean, atzo goizean lortu zuten.
Orain beste hiru zortzimilako geratzen zaizkio Pasabani helburua lortzeko: Shisha
Pangma (8.046metro), Annapurna (8.091 metro), eta Kangchejunga (8.586 metro).
Mendia