LABURRAK
Mandela lehen partidan bai? Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohia Hegoafrika-Mexiko txapelketako lehen partidan harmailetan izango den zalantzan dago oraindik. "Ostiralean bertan erabakiko du, osasunez nola dagoen ikustean", esan du Rich Mkhondo antolakuntza batzordeko bozeramaileak. Txapelketan zehar Mandelak ez du bisitarik hartuko eta ez du elkarrizketarik emango.
Lapurretek etenik ez. Lapurrak buruhauste handiak ematen ari dira Hegoafrikan, behin eta berriz ari direlako lapurretak egiten Munduko Kopara joan diren jarraitzaile, kazetari eta abarren artean. Herenegun Espainiako eta Portugalgo kazetariek pairatu zuten haien akzioa, atzo Txinako lau kazetarik: dirua eta kamera on bat ostu dizkiete. "Ezin dugu guztia kontrolatu", dio Hegoafrikako Poliziak.
ESANAK
Diego Armando Maradona (Argentinako hautatzailea). "Futbola ez dugu hain serio hartu behar, are gutxiago irabazten dugunean".
Arsene Wenger (Arsenaleko entrenatzailea). "Espainia da, aldearekin, faboritoa. Brasil baino hobea da".
Espainiako Hegoafrikako kontsula. "Hegoafrikar poliziak ustelak dira. Auto gidariak geratu eta, isun mehatxua eginez, dirua eskatzen diete. Ez da diru asko eta komeni ematea, arazoak saihesteko".
Irvin Khoza (Munduko Kopako Antolakuntza Batzordeko burua). "FIFAk dena ekarri digu Hegoafrikara eta ez du ezer eraman".
DATUAK
Azkeneko positiboa, 1994koa, Maradonak emandakoa. Munduko Kopako azkeneko positiboa 1994an izan zen, Ameriketako Estatu Batuetako txapelketan. Diego Armando Maradona argentinar jokalariak eman zuen, efedrinagatik.
Mexikoren inaugurazioko bosgarrena. Munduko Kopan hamargarren aldiz ariko da Mexiko, eta bosgarrenez jokatuko du txapelketako inaugurazio partida. Bera da estreinako gehien izango dituena. Alemania lau aldiz aritu izan da. Mexikok, orain arteko lau partidetatik, ez du sekula irabazi.
laburrak, esanak, datuak
Mandela lehen partidan bai?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu