Haile Gebreselassie etiopiarrak gizonezkoen maratoiko munduko marka egin nahi zuen gaur Dubai -harena da errekorra-, eta gertu geratu da: 27 segundora. 2.04.53 egin du, eta duela hiru hilabete errekorra egin zuenean, Berlinen, 2.04.26. Marka hautsi izan balu, milioi bat dolar irabaziko zituzkeen, antolatzaileek emanda.
Gebreselassiek Berlingo lasterketa baino minutu bat arinago egin du maratoi erdia (1.01.27). 35. kilometrotik aurrera erritmoa jaisten joan da, eta ez du markarik egin. Orain arte munduko 24 errekor eginak ditu hark, distantzia desberdinetan.
Isaac Macharia kenyarra geratu da bigarren gaur, 2.07.16ko denborarekin. Hirugarren, Sammy Korir kenyarra (2.08.01).
Emakumezkoetan lehen hiru postuetan, etiopiarrak: aurrena Berhane Adere izan da, (2.22.40), bigarrena Bezunesh Bekele (2.23.09), hirugarrena Askale Tafa Magarsa (2.23.23).
Atletismoa
Maratoiko munduko markatik 27 segundora gelditu da Gebreselassie Dubain
2.04.53 egin du gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu