Masud hiru aste inguru egongo da jokatu gabe
OSASUNA. Osasunak ez du zorterik lesioekin. Atzo taldeko beste jokalari batek hartu zuen min, Masud Xojaeik, hain zuzen. Irandarrak bigarren graduko zuntz-haustura bat du ezker hankan, eta hiru aste inguru egon beharko du jokatu gabe. Masud duela bi aste itzuli zen lehiara, urte eta erdiz min hartuta egon ondoren. Bestalde, Andres Fernandezek atzo esan zuen «denon eskuetan» dagoela zulotik irtetea, ez soilik entrenatzailearengan. «Beti bezain ipurterre, garrasizale eta langile dago Mendilibar», aitortu zuen Osasunako atezainak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu