#itzuliazuzenean

Matthewsentzat hirugarrena, esprintean

Simon Gerrans taldekideak ireki dio bidea, eta garbi irabazi du Michael Matthewsek.

2014ko apirilaren 9a
07:53
Entzun

Atzo Tony Martinek emandako erakustaldiaren eta biharko etapa gogorraren artean, trantsizio saioa izan dute gaur txirrindulariek Euskal Herriko 54. Itzulian. Tropela indarrak gordetzen joan da Urdazubitik Gasteizera, eta esprintean erabaki da etapa.

Ruben Fernandez Caja Ruraleko txirrindularia saiatu da eguneko ihesaldian. Ehun kilometrotik gora egin ditu bakarrik, eta hamar minuturainoko aldea izan du tropelarekiko. Atzetik, ordea, lanean hasi dira esprinterren taldeak, eta 30 kilometro falta zirela harrapatu dute espainiarra.

Azken metroetan, Orica-Greenedgek garaipen landua eskuratu du Gasteizko helmugan. Simon Gerrans izan da esprint bideratzailea, eta Michael Matthewsek ongi amaitu du Gerransek hasitako lana.

Bestelakoa izango da laugarren etapa. Arraten amaituko da, eta lehen mailako bi mendate igo beharko dituzte. Hamalau segundoren aldea du Alberto Contador liderrak Alejandro Valverde bigarren sailkatuarekiko.

Unai Zubeldia BERRIAko kazetariaren laburpena:

[Youtube]http://youtu.be/ohE89X-ZnRI[/Youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.