Txirrindularitza
Mayok irabazi du Burgosko Itzulia
Gaur bukatu da Burgosko Itzulia eta Iban Mayo Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak erdietsi du garaipena. Gaurko etapa, itzuliko bosgarrena, Jose Ivan Gutierrez Caisse d’Epargneko txirrindulariak irabazi du. Igorrekoa 34.postuan helmugaratu da, irabazlearengandik lau segundora.
Mayok etapa bikaina egin zuen atzo Neilako aintziretan eta liderraren maillot morea jantzi zuen. Gaurko azken etapan ez da aldaketarik egon eta berak irabazi du Itzulia. Jose Antonio Pecharroman (Comunitat Valenciana) Mayorekin batera helmugaratu da 36.postuan eta bigarren gelditu da sailkapen nagusian, 49 segundora. Daniel Moreno (Relax) gelditu da hirugarrena, 51 segundora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu