McLaren eta Red Bull, bizkorrenak Sepangen

2011ko apirilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
1 FORMULA. Red Bull eta McLaren autoak nabarmendu ziren atzo Sepango (Malaysian) zirkuituan eginiko entrenamendu libre saioan. Bi taldeek bi autoak sartu zituzten lehen lau postuetan, eta Webber (Red Bull) izan zen gidaririk bizkorrena. Atzetik, Mercedes eta Ferrari autoak aritu ziren, itzuliko segundo batetik gora. Malaysiako Sari Nagusia etzi izango da, 10:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!