Futbola

Medina Cantalejok zuzenduko du Athletic-Bartzelona finala

2009ko maiatzaren 4a
14:23
Entzun 00:00:0000:00:00
Athleticen eta Bartzelonaren arteko Espainiako Kopako finalak badu epailea: Luis Medina Cantalejo. Hala jakinarazi du gaur Espainiako Arbitroen Batzorde Teknikoak. Jesus Calvo Guadamuro eta Juan Carlos Yuste Jimenez izango dira haren laguntzaileak.

Sevillan jaio zen Medina Cantalejo, 1964an, eta 162 partida zuzendu ditu Espainiako Lehen Mailan (1998-1999 denboraldian egin zuen debuta). Nazioarteko 60 neurketa ere arbitratu ditu (2002tik da internazional; 2006an Alemaniako Mundialean parte hartu zuen).

Hilaren 13an jokatuko dute Kopako finala, Valentzian (Herrialde Katalanak).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.