FUTBOLA-LEHEN MAILA

Merezi baino gutxiago

Eibarrek ezin izan dio joko onari hiru puntuen saria gehitu

Boveda eta Capa Eibarren gola ospatzen. R.B./ARB
Aitor Manterola Garate.
2014ko urriaren 26a
00:12
Entzun 00:00:0000:00:00

Puntuz puntu dabil batzen azkenaldian Eibar, eta bart gauekoa ere bide horretatik joan da. Joko onak ez zion eman hiru puntuak batzeko adina Granadaren aurka, eta batekin konformatu behar izan zuen. Hamargarren puntua du atzokoa.
Gaizki hasi zen etxeko taldea. Akats asko egin zituzten jokalariek, teknikaren alorrean batez ere, eta egoera zeharo aldrebesteko Granadak gola sartu zuen. Saulek bakarrik utzi zuen Nyom ezker hegaleko atzelaria, eta bere taldea aurreratu egin zuen zazpigarren minutuan. Hurrengo minutuetan ez zen jokorik egon, Granadak ez zuelako nahi izan; ez zitzaion komeni. Epaileak ere zoratu zituen etxekoak hainbat erabakirekin, eta oso deseroso zegoen Eibar. Baina baloiaren jabe egitearekin batera atera zitzaion eguzkia Gaizka Garitanoren taldeari. Lehen zatia amaitu bitartean, erabat nagusi izan zen, eta Bovedaren gol bikainak saritu zuen aldi horretako lan ona. Sekulako zartakoa eman zion baloiari area ertzetik, amorru biziz baina zehaztasunez. 37. minutua zen, eta atsedenaldira bitartean ere nagusi izan zen Eibar. Piovaccarik aukera ona ere huts egin zuen Eibar aurretik jartzeko. 
Aukera gehiago gero ere
Bigarren zatiaren hasieran ere nagusi izan zen etxeko taldea, eta aukera garbiak sortu zituzten Piovaccarik, Bovedak eta Arruabarrenak, baina asmatu ez. Gero, Granada hobetoxeago moldatu zen, eta ordutik bi taldeek ez zuten aukera garbirik sortu. 

Eibar. Irureta; Boveda, Albentosa, Raul Navas, Abraham; Boateng, Dani Garcia; Capa, Arruabarrena (Lekic, 82. min.), Saul Berjon (Dani Nieto, 76. min.); Piovaccari (Manu del Moral, 67. min.)
Granada. Roberto; Niom, Murillo, Babin, Foulquier; Iturra, Fran Rico;  Sissoko (Mainz, 82. min.) Cordoba (Ortuño, 80. min), Piti; Isaac (El Arabi, 66. min).
Golak. 0-1. Nyomek  (7. min.); 1-1. Bovedak  (37. min.).
Epailea. Mateu Lahoz. Txartel horiak: Eibarreko Raul Navas, Eneko Boveda eta Abrahami; eta Granadako Sissoko, Cordoba, Murillo eta Fran Ricori. 
Bestelakoak.  4.838 ikusle  Ipuruan, tartean Granadatik etorritako gutxi batzuk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.