Futbola

Merida, Badiolaren lehen fitxaketa

Gaur sinatu du kontratua. Arsenalek utzita ariko da Realean, ekainera arte. 17 urte ditu eta ezker erdilaria da.

2008ko urtarrilaren 9a
19:01
Entzun 00:00:0000:00:00
Iñaki Badiola Realeko presidenteak gaur fitxatu du lehen jokalaria: Fran Merida. Arsenalek utzita ariko da ekainera 30era arte. Jokalariak gaur goizean azterketa medikuak pasatu ditu eta ondoren izenpetu dute akordioa lehendakariak eta biek. Taldeekin entrenatu da arratsaldean Merida.

Katalana da, 17 urte ditu eta ezker erdilaria da. Bere adineko Espainiako selekzioan jokatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.