Merino II.ak Idoate sartu du finalean
ESKU-HUSKA.Merino II.ak Rico IV.ari Bigarren Mailako lau t'erdikoan 22-12 irabazi dio, eta, hala, Idoate da finalean sartu den lehen pilotaria. Nafarrak Cabrerizo izango du aurkari gaur, eta soriarrak garaipena lortzen badu, finala biek jokatuko dute. Aldiz, galtzen badu, finala Idoate-Merino II.a izango da.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu