Lionel Messi (Argentina, 22 urte) Bartzelonako aurrelariak irabazi du Urrezko Baloia sari garrantzitsua, eta hori lortu duen aurreneko argentinar jokalaria da -Diego Armando Maradona bera, gabe geratu zen-. 473 boto jaso ditu Messik.
Cristiano Ronaldo (Portugal, 24 urte) Real Madrileko aurrelaria gelditu da bigarren: 233 boto. Hirugarren, Bartzelonako beste jokalari bat: Xavi (Herrialde Katalanak, 29 urte) erdilaria -170 boto-. Ondorengo biak: Andres Iniesta (Espainia) Bartzelonako erdilaria -149- eta Samuel Eto'o (Kamerun) Inter Milaneko aurrelaria -75-.
Ronaldo brasildarrak baino ez zuen irabazi Urrezko Baloia gazteago zela; 21 urte zituela jaso zuen, 1997an.
France Football Frantziako aldizkariak ematen du saria.
futbola
Messik irabazi du Urrezko Baloia
Cristiano Ronaldo eta Xavi geratu dira ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu